Gure hirugarren taldeak etxetik kanpo berdindu du Basconiaren aurka. Garaipenetik gertu egon da, baina etxekoek bigarren zatiaren amaiera aldean sartutako golak gipuzkoarrei hiru puntuekin etxera itzultzea ekidin die. Hasiera zail baten ondoren Diarraren golaren ondorioz, txuri-urdinak hazi egin dira eta etxekoen atea etengabe bilatu dute. Lehen saria hamar minutura iritsi da Galarretaren golarekin eta ez dira konformatu. Elizondok bigarrena sartu du atsedenaldia baino lehen taldea aurretik jartzeko.
Norgehiagoka joan-etorriz beteta egon da bigarren zatian, bi talde bizirekin. Emaitza aldatu nahi dute. Denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko puntuan, baina Arberasek berdindu egin du. Esperantza azken minutuetan iritsi da etxeko Paredesen kanporaketaren ondorioz, baina ez da posible izan. Gertu egon da, borrokan jarraitu behar dugu. Datorren astean txuri-urdinek Urduliz F.T. jasoko dute.
Fitxa teknikoa:
C.D. Basconia: Agirrezabala, Lorente, Kortazar, Paredes, Arberas, Prados, X. Naveria, Guruzeta, Cabo, Diarra, Ibarrondo.
Real Sociedad C: Ayesa, Gabilondo, Zoilo, Elosegi, Cantero, Elizondo, Galarreta, Begiristain (Turri, min.57), Marton (García, min.68), Martin, Regil (Korta, min.77).
Golak: 1-0: Diarra, min.6; 1-1: Galarreta, min.14; 1-2: Elizondo, min.33; 2-2: Arberas, min.70.
Epailea: Gotzon Palacios. Etxeko Lorenteri txartel horia eta Paredesi txartel gorria, eta kanpoko Elosegiri txartel horia erakutsi die.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin