PRENTSAURREKOA

“Lehia emango dugu”

Vídeo

Gonzalo Arconada teknikoa Zubietako prentsa aretoan agertu da gaur eguerdian Erreginaren Kopako final laurdenen joaneko neurketa azaltzeko. Arconadak aipatu du “z7ra itzultzen gera eta lehia emango dugu. Zelai horretara ohituta gaude eta horrek segurtasuna emango dio taldeari”.

ZALEENTZAT INFORMAZIOA

Realeko bazkideak dohainik sartuko dira z7ra, 14 urte baino gutxiagoko gazteak bezala. Beste zaleek 10 euro ordaindu behar izango dute, derbietan ohikoa den bezala.

Z7KO PARKING BERRIA

Erreginaren Kopako neurketa izango da z7 zelaiko parking berriaren estreinekoa. 200 kotxetarako lekuarekin, Zubietan jokatzen diren partidetara gerturatzen diren zaleentzako zerbitzu berri hau eskainiko du klubak. Parkingerako sarbidea Gorabide Eraikuntzatik izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!