Sanse – Sporting de Gijon B (igandea, 18:00)

Lehia goialdean

Vídeo

Zubietak harrobien arteko lehia interesgarri bat bizi izango da igandean. Txuri-urdinek 18:00etatik aurrera hartuko dute Sporting de Gijon B Jose Luis Orbegozo zelaian Mirandes gainditu ondoren aurreko jardunaldian. Sanse futbol zoragarria erakusten ari da, baloiaren jabetza bereganatuz eta bigarren goleatzaile nagusia izanda. Bosgarren dira sailkapenean Imanol Alguacilen mutilak, garaipen berri bat lortu nahi izango dute arerio zuzen baten aurka goialdean mantentzeko.

Sporting de Gijonen filiala izango dute aurrean. Bigarren sailkatua, talde asturiarra mailako mehatxu nagusiena da 30 gol sartuta 16 partidatan. Albiste positibo ugariko denboraldi batean, jasan dituzten hiru porrotak Mareotik urrun izan dira. Laugarrena bilatuko du Sansek igandean. 

Real Sociedad C – Zamudio (larunbata, 12:00)

Lehia zuzena gure hirugarren taldeak izango duena larunbat honetan. Zamudio hartuko du Reala C-k z7an 12:00tan garaipen berri baten bila. Puntu bat eskuratu zuten txuri-urdinek Amurrion azken minutuan Davilaren golari esker eta bide horretatik segi nahi dute Sergio Franciscorenek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!