Natalia Arroyoren taldekideak lehiaketara itzuli dira, Madrid CFF bezalako zuzeneko lehiakide bati aurre egiteko. Partida gogorra izango da, madrildarrek erasoan azkartasuna eta defentsan irmotasuna baitituzte ezaugarri.
Donostiarrak gogoz iristen dira partidara, garaipen gehiago, puntu gehiago, sentsazio hobeak... baitituzte helburu eta dena emango dute hori lortzeko. Real Madrid taldearen aurkako partidaren ondoren, ez dituzte berriro akats berberak egin nahi, eta indartsu irtengo dira lehen minututik. Txuri-Urdinek partidaz partida maila handian jokatu dutela eta hilabete berean hainbeste partida jokatu ondoren egoera fisiko onen daudela erakutsi dute. Bi partida falta dira selekzioen datak baino lehen eta amairerarik borobilena eman nahi diote ligari.
Talde madrildarra denboraldi bikaina egiten ari da beraz, lehia handia izango da igandeko neurketan. Abiaduraz gain, donostiarren erasoko lana zailduko dituzten erdiko hiru atzelari irmo dituzte, beraz eza da norgehiagoka erraza izango.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin