EMAKUMEZKOEN LEHEN TALDEA

“Lehiakorrak izan eta talde handi bat egin”

Vídeo

Emakumezkoen taldeak gaur arratsaldean hasi du aurredenboraldia. Gonzalo Arconadaren taldea ilusioarekin itzuli da lanera denboraldiari aurre egiteko. Oihana Aldai, Marta Cardona, Sara Olaizola eta Maddi Torre, filialeko Erkuden Lasa, Ane Campos, Saioa Martinez de Olkoz, Elene Lete eta kanpoko Ceci Marcos (Añorga KKE)-ekin batera, jokalari berriak, lehen lan saioan izan dira. Nerea Eizagirre eta Kiana Palacios beranduago itzuliko dira taldera. Taldearen lehen entrenamendua Zubietako z4 zelaian izan da.

Lan saioa hasi aurretik talde gipuzkoarrak familia argazkia atera du. Gonzalo Arconadak hedabideekin hitz egin du zelaian bertan. Entrenatzaileak “lehiakorrak izan eta taldi handi bat egitea” espero du denboraldi honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!