Realeko emakumezkoen taldeak Liga Iberdrolako laugarren sailkatua den Levante UD-ren etxea bisitatuko du larunbat honetan goizeko 10:45ti aurrera. Txuri-urdinek irteera zaila izango dute aurrean, baina konfiantza berreskuratu dute azken bi emaitza positiboen ondoren. Atea hutsik utzi dute azken jardunaldietan eta RCD Espanyol eta Rayo Vallecanoren aurka hasitako bolada onarekin jarraitu nahi izango dute.
Lehiaketako goleatzaile nagusia den Charlyn Corralen, 9 gol sartu ditu, taldea izango dute aurrean. Atzelari gipuzkoarrek kontrolpean izan beharko dute mexikarra emaitza positiborik atera nahi izanez gero. Neurketa beIN LaLigan jarraitu ahal izango da zuzenean.
Zerrenda ondorengoa da: Cris, Quiñones, Iraia, Gaste, Ramajo, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Titay, Etxezarreta, Beristain, N. Eizagirre, Leyre F., Zornoza, Manu, Michi eta Nahikari. Baja medikoak dira Nuria Mendoza eta Itxaso Uriarte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin