Denboraldi amaiera honetako lehia gogorrena izango du Sansek asteburu honetan. Txuri-urdinak Mareora joango dira igande goizean, 11:30etatik aurrera, Sporting de Gijon Bren aurka neurtzeko. CD Mirandesen aurka jasandako merezi gabeko porrotak ez die moralki eragingo bigarren itzuli honetan zaleen gozamena eragin duen taldeari.
Intentsitate handiko neurketa espero da. Sansek hiru puntuak eskuratu zituen lehen itzuliko partidan, nahiz eta asturiarrek saria lortzetik gertu izan ziren. Golegile nagusia, gol gutxien jasotzen dituenaren aurka. Bi harrobiko talde helburu berdinarengatik borrokan, playoffetako sailkapena. Aupa Sanse!
Zerrenda ondorengoa da: Zubiaurre, Garrancho, Sola, Gorosabel, Ugarte, Lapeña, Le Normand, Muñoz, Arrieta, Sanz, Guevara, Gorostidi, Sangalli, Saenz, Capilla, Olaizola, Celorrio eta Davila. Baja medikoak dira Sisniega, Muguruza, Calvillo eta Merquelanz.
ZAMUDIO – REALA C (IGANDEA, 17:00)
ZAMUDIO – REALA C (IGANDEA, 17:00)
Talde asko puntu gutxian Hirugarren Mailan. Borroka gogorra gure hirugarren taldeak izango duena playoffetako txartela eskuratzeko. Txuri-urdinak bosgarren daude, promoziotik puntu bakarrera. Aurretik dituzten hiru norgehiagoketan, Sergio Franciscorenek taularen erdialdean dauden Zamudio eta Balmaseda izango dituzte aurkari liga Sestao Riverren aurka itxi aurretik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin