Sansek denboraldiko azken neurketa jokatuko du igandean (18:00) Peña Sporten aurka Bigarren Mailara igotzeko playoffa jokatu aurretik. Aurreko astean Racing de Santander 3-0 gainditu eta sailkapena lortu ondoren harrobiko taldeak denboraldia garaipenarekin amaitu nahi du. Gipuzkoarrek lehen postua lortzeko aukera dute oraindik.
Peña Sportek porrota jasan zuen azken jardunaldian UD Logroñesen aurka (3-0). Ondorioz, Hirugarren Mailara jaitsi da taldea. Hala ere, Sansek badaki ez dela neurketa erraza izango. Nafarrek azken hiru neurketak irabazi dituzte etxean. Zaila izango da, baina harrobiko taldeak edozein zelaian irabazi dezakeela erakutsi du. Txuri-urdinek denboraldi bikainaren saria jaso dute, baina garaipena lortu nahi dute playoffera konfiantza handiarekin iristeko.
SESTAO RIVER – REAL SOCIEDAD C (LARUNBATA, 18:30)
SESTAO RIVER – REAL SOCIEDAD C (LARUNBATA, 18:30)
Hirugarren taldeak playoffeko postua bilatuko du zuzeneko neurketan Sestao Riverren aurka. Txuri-urdinek bizkaitarren puntu berdinak dituzte, baina garaipena lortu behar dute lehen lau postuetan izateko. Dena ematera!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin