TENERIFEN HASIKO DIRA

Liga hemen da!

Atzean geratu da aurredenboraldi gogorra, exijentzia handiko entrenamenduak eta detaileak hobetzeko eta sasoiko jartzeko jokatu diren lagunartekoak. Liga hemen da eta, urtero bezala gipuzkoarrentzat, ilusioz betea iristen da urte bikaina egiteko. Talde, gaztea, berritua eta due balioa erakusteko gogoz, Gonzalo Arconadak zuzentzen dituen neskek igandean egingo dute debuta UDG Teneriferen etxean. Etxetik kanpo hastea ez da inoiz lan erraza, baina txuri-urdinak gogor aritu dira aurredenboraldian lehen partida honetara ondo iristeko.

Liga hasiera dela eta, Gonzalo Arconada entrenatzailea eta Nahikari Garcia eta Mariasun Quiñones jokalariak bihar 13:00etan azalduko dira hedabideen aurrean Zubietako prensa aretoan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!