Gure emakumezkoen taldeak ezin izan du Euskal Herriko Koparen finala irabazi Athletic Cluben aurka bost eta bat galdu ondoren. Etxekoak neurketa hasi eta berehala aurreratu dira markagailuan Leiaren area kanpoko jaurtiketa bati esker. Bigarren golaren bila jarraitu dute bizkaitarrek eta saria eskuratu dute atsedenaldira iritsi baino lehen. Nekanek baloi luze bat aprobetxatu du Oihanaren aurrean jarri eta emaitza handiagotzeko. Erika Vazquezek, jokaldi hori iritsi baino lehen, pare bat aukera garbi izan ditu gola eskuratzeko
Hirugarrena bigarren zatiko lehenengo minutuetan iritsi da, oraingoan Unzuek sartu duena. Txuri-urdinek merezitako saria lortu dute baloi geldiko jokaldi batean. Nuria Mendozak, erremate bikain batekin, emaitza murriztu du. Nahiz eta gipuzkoarrek saiatzen jarraitu, kontraeraso batean Athletic Clubek laugarrena egin du. Azkeneko minutuetan, Morazak bosgarrena sartu du etxekoentzat. Hau izan da azkeneko aurredenboraldiko neurketa Liga Iberdrolako hasiera prestatzeko. Hurrengo astean izango da hori.
Fitxa teknikoa:
Athletic Club: Ainhoa, Sierra, Ainhoa A., Nekane, Cirauqui, Maite, Eunate, M. Unzué, Erika Vázquez, Leia, V. Gimbert,
Real Sociedad: Oihana, Soldevila, Iraia, Etxezarreta, Bea, N. Mendoza, L. Baños, Itxaso, Maddi, Manu Lareo, Carla.
Golak: 1-0: Leia, min. 11; 2-0: Nekane, min. 36; 3-0: M. Unzue, min. 47; 3-1: N. Mendoza, min. 52; 4-1: Moraza, min. 59; 5-1: Moraza, min. 78
Epailea: Txartel horia erakutsi dio kanpoko N. Mendozari.