REAL SOCIEDAD 1-2 SD EIBAR

Ligan pentsatzera

Vídeo

Realak aurredenboraldiko azken lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Berazubin. Txuri-urdinek Eibar izan dute aurkari Euskal Herria Txapelaren finalean eta armaginek garaipena lortu dute bat eta bi irabazi ondoren.

Nahiz eta kanpoek hobeto hasi neurketa, txuri-urdinek lortu dute markagailuan aurreratzea. Isakek, banakako jokaldi batean, hiru jokalari atzean utzi eta Yoelen aurrean ez du barkatu lehenengoa sartuz. Hortik gutxira, korner batean, Oliveirak berdinketa lortu du buruz. Aukera gutxi ikusi ditugu lehenengo zati honetan, baina Realak izan du onena aldageletarako bidea hartu baino lehen.

Arriskua bigarren zati honetan Imanol Alguacilen mutilek eraman dute. Isakek berriro ere izan du gertu gola, golaren jokaldia jarraituz, baina oraingoan Yoelek gekditu du. Neurketa penaltietan erabakiko zela zirudien, baina De Blasisek garaipena eman dio Eibarri area ertzeko jaurtiketa sendo bati esker.

Aurredenboraldia gaindituta, Ligan pentsatzeko ordua iritsi da. Hurrengo larunbatean, 19:00etan, lehen hitzordua Mestallan. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Llorente R., Zubeldia (Navas, min. 57), Rodrigues, Zurutuza, Zubimendi (R. Pardo, min. 46), R. López (Petxarroman, min. 75), Odegaard, Isak y Willian J. (Alkain, min. 32).

SD Eibar:  Yoel, R. Bigas (Calavera, min. 34), Escalante, Sergio, Sergi Enrich (Nano, min. 73), Tejero, Oliveira, Orellana (Ekhi, min. 83), De Blasis, Kike G. y Cubero.

Golak: 1-0: Isak, min. 15; 1-1: Oliveira, min. 22; 1-2: De Blasis, min. 74

Epailea: Sagues Oscoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Llorenteri eta kanpoko Sergio eta Kikeri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!