Sansek aurredenboraldiko azken lagunartekoa jokatu du gaur goizean Zubietan, non bat eta lau galdu duean CD Calahorraren aurka.
Lehen zatia parekatua egon da eta alternatibak izan ditu bi taldeentzat. Lehen minutuetan abagune argirik gabe egon ostean, Lobetek markagailua ireki du Blascoren erdiraketa errematu ondoren. Baina pare bat jokalditan, errioxarrek buelta eman diote partidari Amorrorturen (penaltiz) eta Sotoren golei esker.
Erreakzionatzeko ia denborarik gabe, kanpokoek markagailua handiagotu dute gol berri batekin, Raycok lortu duena, bigarren zatiko lehen jokaldi arriskutsuan. Txuri-urdinek aldea murriztu eta neurketan sartu nahi izan dute, baina ez dute aukera argirik sortu. Azken txanpan, El Haddadik laugarrena lortu du kontraeraso batean.
Txuri urdinek bi hilabete baino gehiagoko prestaketarekin amaituko dute gaurko neurketaren ostean. Astelehenetik aurrera, datorren asteburuan Leioaren aurka jokatuko duten partidan pentsatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ayesa, Blasco, Sukia, Cantero, Jimenez, Veiga, Aldasoro, Lobete, Garrido, Aranzabe eta Martinez Losa. Galarreta, Ruiz Zeberio, Zubillaga, Ezkurdia, Kortajarena, Aguirre eta Reciok ere jokatu dute.
CD Calahorra: Gabriel, Gaitan, Marcen, Santamaria, C. Fernandez, Andres, Amorrortu, Soto, Alvarez, Aguardo, Nierga. Collet, C. Fernandez, Vicent, Riego, De la Cruz, Rayco, El Haddadi, Carrique, Del Amo eta Bonillak ere jokatu dute.
Golak: 1-0: Lobete, min. 33; 1-1: Amorrortu (p.), min. 38; 1-2: Soto, min. 43; 1-3: Rayco, min. 48
Epailea: Velasco Arbaiza. Txartel horia erakutsi dio etxeko Blascori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin