Zozketa Realzale App-aren erabiltzaileen artean

Lortu oroitzapen olinpikoa!

Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeak utzi zigun zapore bikaina dugu oraindik, bai aipatutako bost realzaleena, bai Gipuzkoako gainerako kirolariena. Ostiraleko agerraldiaren testuinguruan, gure olinpikoek gure zaleentzako oroigarri bat oparitu nahi izan ziguten.

Deskarga ezazu Realzale App-a eta sartu zozketan!

Horrela, Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Martin Zubimendi eta Modibo Sagnan futbolariek eta Odei Jainaga atletak Marrazketabarrek diseinatutako olinpiarren kamisetak sinatu zituzten. Sinatutako kamiseta horietako bost abuztuaren 22a baino lehen Realzale App-a deskargatuta duten guztien artean zozketatuko dira.

Klikatu hemen eta deskargatu

Zozketan parte hartzeko, Realzale App-a zure mugikorrean deskargatu eta bertan erregistratu besterik ez duzu egin beharko. Zozketan sartuko dira, halaber, argitalpen hau kaleratu baino lehenagotik deskargatuta duten erabiltzaileak. Aprobetxatu gure olinpikoen oroitzapen polit bat lortzeko aukera hau!

Zozketaren oinarri arautzaileak

43.000 deskarga baino gehiago

Nahiz eta bazkide txartel digitala, pizgarri handienetako bat, ezin izango den erabili edukiera mugatua dugun bitartean, Realaren app ofiziala etengabe hazi da azken egun hauetan. Dagoeneko 43.000 deskarga baino gehiago izan ditu eta asteburu honetan 15.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan ditu. 15.000 bazkide baino gehiagok, gainera, erregulartasunez erabiltzen dute.

Sortu zenetik hiru urte betetzera, asko dira hazkunde honen arrazoi posibleak: aktualitatea eta jakinarazpenen sistema zuzena, Realzale Programa, txartel digitala, 360 bideoak bezalako atalak, RS Smart Tag ekimena, bazkideentzako promozioak, RS Liveren eguneraketa eta, duela hilabete batzuetatik, zuzeneko estatistika guztiak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!