REAL SOCIEDAD 5-0 MADRID CFF

Magikoak

Vídeo

Amaitu zuen bezala hasi du urtea Realak: irabazten. Bost eta huts Madrd CFFren aurka partida biribil batean, gol dexente sartuz eta hirugarren aldiz jarraian atea hutsean mantenduz.

Txuri-urdinek indartsu hasi dute partida eta lehen aukera arriskutsuan gola lortu dute. Manu Lareok, areaz kanpoko jaurtiketa batekin, gipuzkoarrak aurreratu ditu markagailuan. Minutuek aurrera egin ahala partida parekatuz joan da eta horietako aukera batean Silvia Rubiok langara bidali du baloia.

Madrildarrek saiatzen jarraitu dute aldageletatik igaro eta gero, baina txuri-urdinen eraginkortasuna eztabaidaezina izan da. Kiana Palaciosek sartu du bigarrena, area barrutik buelta erdia emanda. Barbarak hirugarrena lortu du jaurtiketa sendo bati esker. Nuria Mendozak, handik gutxira eta erdiraketa on baten ostean, neurketa erabakita utzi du. Azken txanpan, bosgarren gola sartu du Nahikarik.

Zazpigarren postuan daude txuri-urdinak, eta partida bat gutxiagorekin. Hurrengo jardunaldian, beste hitzordu bat Zubietan, bigarren itzuliari hasiera emateko. Valencia CF jasoko dute. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza (Tejada, min. 71), Iraia, L. Baños, Itxaso, Manu, Palacios (Maddi, min. 56), Barbara (C. Bautista, min. 68), Nahikari.

Madrid CFF: Poza, Catala, Turmo, Uceda, Dominguez (Queiroz, min. 79), L. Fernandez, Mellado, Portales (Teruel, min. 67), Wold (I. Lopez, min. 67), Rubio, E. Fernandez.

Golak: 1-0: Manu, min. 16; 2-0: Palacios, min. 52; 3-0: Barbara, min. 61; 4-0: N. Mendoza, min. 66; 5-0: Nahikari, min. 90

Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Rubiori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!