Realak Wanda Alcala de Henares instalakuntzetan jokatuko du astearte honetan Primera Iberdrolako talde indartsuenetako baten aurka, Atletico de Madrid. Talde zuri-gorria Real Madriden aurkako derbia 0-1 irabaztetik dator, laugarren postuan kokatuz, Champions League jokatzeko aukera ematen duten postuetatik puntu bakarrera. Era berean, talde txuri-urdinal baino puntu bat gehiago du, eta horrek Europako postuen borrokarako neurketa bihurtzen du.
Realak, bestalde, 2-2 berdindu zuen Valencia Femeninoren aurka Zubietan, baina indartsu iritsiko dira Atletico de Madridi aurre egiteko eta hiru puntuak batzeko urteko azken partidan, Gabonetako etenaldira zapore onarekin eta goiko postuetatik gertu joan ahal izateko.
Bi taldeek egun gutxiko atsedenaldia izango dute partida prestatzeko, baina Natalia Arroyoren jokalarien ilusioaren ondorioz, gipuzkoarrek final bat balitz bezala jokatuko dute neurketa.
Gol TV katean ikusi ahal izango da partida.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin