RC DEPORTIVO – SANSE (LARUNBATA, 21:00)

Maila handiko irteera

Vídeo

Sansek Abanca-Riazor zelaia bisitatuko du larunbat honetan RC Deportivoren aurka jokatzeko. Joan den asteburuan Anoetan RC Sportingen aurka erori eta gero, donostiarrek etxean lehen aldiz galdu zuten. Nahiz eta azken porrota jaso eta oraindik etxetik kanpo punturik lortu ez duten, txuri-urdinak oso lehiakor agertzen ari dira euren norgehiagoka guztietan, eta espero dezagun bihar berriro erakustea.

Coruñarrek ere lehen porrota jaso zuten euren zelaian pasa den jardunaldian. Hala ere, sailkapeneko bigarren postuan daude eta zortzi denboraldi geroago Lehen Mailara itzultzeko borrokan ari dira. Donostiarrek altuerako irteera izango dute, Anoetatik urrun lehen puntuak lortu nahi baitituzte, izen handiko eszenatoki batean. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!