Realak Real Madrid CF taldea edukiko du aurkari ligako partida zailenetariko batean. Ostiral honetan jokatuko da neurketa, 20:00etatik aurrera, Alfredo Di Stéfano estadioan.
Natalia Arroyoren taldekideak etxean irabaztetik eta helburu nagusi batekin iritsi dira neurketara, etxetik kanpo puntuak batzea. Kataluniako teknikariak nabarmendu duenez, "ausardiaz joan behar dugu eta gure bertsiorik onena izan. Gure mailarik onena etxetik kanpo erakustea da erronka".
BIGARREN TALDEA
Rayo Vallecanoren aurka berdinketa izan ondoren, Gorka Alvarezen taldea irabazteko gogoz iritsiko da denboraldi honetan bere aliaturik onena izaten ari ez den agertokira, orain arte ez baitute lortu Zubietako garaipena dastatzea. Gehiago lortzeko irrikaz eta hiru puntu batzen jarraitzeko gogoz, Zaragozaren aurka jokatuko dute larunbatean 14:30ean.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin