A JUBENILA ETA EASO

Martxan daude

VĂ­deo

Gure bi talde jubenilak atzo arratsaldean hasi zuten aurredenboraldia Zubietan. Alex Pereda kontseilariaren ongietorria jaso eta gero, bi taldeak z4 zelaira atera ziren ohikoa den familia argazkia egin eta denboraldiari hasiera emateko. A Jubenilak eta Easok zortzi aste dituzte aurretik Liga prestatzeko. Irailaren lehen astean hasiko da txapelketa.

Ilusioa eta giro bikaina bizi izan zuten lehenengo entrenamendu horretan. Unai Gazpio eta Juan Dominguezek entrenatzen dituzten taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira atzotik aurrera. Harrobiko jokalari txuri-urdinak hazten joateko helburuarekin arituko dira entrenamendu bakoitzean, bai persona moduan baita futbolari moduan ere. Txapelketak, lagunartekoak eta lan saio ugari dituzte aurretik. 

Lehenengo entrenamendu horretan, A Jubenilean, jokalari hauek parte hartu dute: Egoitz Arana, JosĂ© Ortega, Aitor Fraga, Axier Zeberio, Julen Arotcarena, Beñat Almandoz, Gorka Gastesi, Peru RodrĂ­guez, Joanes Revilla, Aritz Muguruza, Igor Irazu, Kaiet Agote, Jon Gorrotxategi, Aner GĂłmez, Ander Irigoien, Alberto Dadie, Jon Balda, Jon Magunazelaia, Markel Goñi, Unai GarcĂ­a, Asier Teijeira, Sasti San MartĂ­n, Álvaro GonzĂĄlez, Peru Ruiz, Haimar Marcos, Jon Karrikaburu, Beñat Elkorobarrutia.

A Jubenilaren staff teknikoa honakoa da: Unai Gazpio (entrenatzailea), Mikel Llorente (bigarren entrenatzailea), Unai Guridi (prestatzaile fisikoa), Iñaki Ulloa (atezainen entrenatzailea).

Eason, bere aldetik, futbolari hauek aritu ziren lanean: Oier Arribas, Jon Arrese, Eñaut Vadillo, Eneko Lizaso, Aratz Barandiaran, Mario Pascual, Peru Manterola, Aitor Larrañaga, Ekaitz Otaegi, Unax Agote, Xabier Garzón, Pablo Marín, Julen Isturiz, Gorka Amigot, Asier Pociello, Andoni Arzak, Aimar Gonzålez de Heredia, Danel Mena, Jon Merino, Ivan Estrecha, Unai Telletxea, Asier Ortiz de Guinea, Eneko Azurmendi, Monsef Buedan, Pierre Bergez, Ekain Orobengoa, Mikel Peñín. Ez dira egon lehen egun honetan Eneko Vitoria eta Unai Cortes.

Easoren staff teknikoa honakoa da: Juan Dominguez (entrenatzailea), Jose Manuel Etxabe (bigarren entrenatzailea), Etor Reguera (prestatzaile fisikoa), Iñaki Ulloa-Beñat Etxebeste (atezainen entrenatzailea).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!