Deportivo Alavés-Real Sociedad (urtarrilaren 2, 18:30)

Mendizorrotzarako sarreren informazioa

Jada urtarrilaren 2an Mendizorrotzan (18:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira eta gure bazkideentzat izango dira. Realak ordainpeko 387 sarrera jasoko ditu. Sarrerak horrela banatuko dira:

- 212 sarrera (25 euroko prezio bakarra) gure bazkideentzako gure web gunearen bitartez.

- 30 sarrera klubaren konpromisoentzako.

- 91 sarrera lagun-taldeentzako.

- 54 sarrera klubaren babeslea den Halcon Bidaiak duen eskaintzarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat. Eskaera gaurtik 23ra arte, biak barne, egin behar da. Epea 23an 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu eta biak, bai eskatzailea bai laguna, bazkideak izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, 387 sarrerako kupoa gainditzen bada, abenduaren 23an zozketa egingo da eskaera egin duten bazkide guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin.

Halcon Bidaiak (eskaintza)

Gure babeslea den Halcon Bidaiak, gure bazkideak Gasteizera joateko (54 sarrera) eskaintza bat eskainiko du abenduaren 22an. Pack-a honetan datza: joan-etorria autobusez + partidarako sarrera (18 euro, joan-etorria; 25 euro, sarrera).

Pack-a abenduaren 22an erosi ahal izango da Halcon Bidaiakek Donostiako Askatasunaren Hiribidean duen sukurtsalean. Bazkide bakoitzak bazkide-txartela aurkeztu beharko du eta gehienez bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu. Berarekin joango den pertsonak ere bazkide izan beharko du. 

Halcon Bidaiakeko sukurtsala (Askatasunaren Hiribidea) bihar 9:30etatik aurrera egongo da zabalik. Autobusa igandean, urtarrilak 2, abiatuko da Donostiako autobus geltokitik, 11:00etan, eta partida amaitzean itzuliko da. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!