bazkideak

Mendizorrotzarako sarreren irabazleak

Dagoeneko egin da maiatzaren 4an Mendizorrotzan (18:30etan) Alavesen aurka Realak jokatu beharreko partidarako gure bazkideentzat sarreren zozketa.

Alaveseko klubak bidalitako sarreretatik 108 sarrera gure bazkideentzat jarri ziren eskuragai gure webgunearen bitartez. 108 sarrera hauei, Halcon Bidaiaren eskaintzatik soberan gelditu diren beste 53 sarrera gehitzen zaizkie (bi kasuetan, 25 euroko precio bakarra). Beraz, guztira 161 sarrera zozketatu dira.

Baldintza guztiak betetzen zituzten eskaeren artean zozketa egin da eta irabazle suertatu diren bazkideak honako ID-a dutenak dira (62 eskaera bikoitz eta bakarko 37 eskaera).

Sarrerak Anoetako behin-behineko lehiatilan jaso egin beharko dira, Atano III pilotalekua eta Anoetako bulegoaren artean dago kokatuta, maiatzaren 2an, 10:00etatik 19:00etara.

Ezinbestekoa da joango diren bi bazkideen ID, izena, abizena, NAN eta telefono zenbakia jartzea.

* Sarrerak nominatiboak izando dira, hau da, NAN-a eskatuko da zelaira sartzeko eta ez da baimenduko zelaira sartzea sarrera egokitu ez zaion pertsonari. Adin txikikoen kasuan, NAN-a ez badute, sarreran familia-liburua aurkeztu beharko dute.

Ez dira onartuko marratze, ezabaketa edo manipulazioa jaso duten sarrerak. Kasu hauetan zelaira sarrera ez da baimenduko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!