CD Mensajero 2-1 Sanse

Mensajeroren aurka galdu

Sansek porrota jasan du CD Mensajeroren aurka denboraldiko azken partidan. Cruzek lehen gola sartu du eta etxekoek abantaila lortu dute. Azken minutuetan Jauregik berdinketa lortu du, baina Gonzalezek sartutako golari esker garaipena etxean gelditu da.

Arerioak kategorian mantentzea zuen jokoan eta partida zaila izan da. Lehen minutuak orekatuak izan dira. Aldiz, ordu laurdena igaro ostean Mensajerok aukera garbiak izan ditu lehen gola lortzeko. Sanseren defentsak eta Garranchok lehen gola saihestu dute. Minutu batzuk pasa ondoren txuri-urdinek jokoa orekatu dute eta arerioaren atera iritsi dira. Urruneko jaurtiketak egin dituzte, baina ez dute arrisku handirik sortu.

Bigarren zatiaren hasieran Menasjerok abantaila lortu du Cruzen golari esker. Lehen gola jasan arren, Sansek partida berdintzea bilatu du eta aukerak izan ditu lortzeko. Arrietaren jaurtiketa kanpora joan da. Etxekoek bigarrena egiteko aukera izan dute, baina burukada kanpora joan da. Azken minutuetan txuri-urdinek partida estutu, berdinketa bilatu eta lortu dute Jauregiren golarekin. Hala ere, Gonzalezek sartutako golari esker etxekoek hiru puntuak lortu dituzte.

Sansek denboraldia 53 punturekin amaitu du. Harrobiko taldeak denboraldi ona egin du, garaipen handiak lortu ditu eta kategorian duen sendotasuna finkatu du.


Fitxa teknikoa

CD Mensajero: Ione, Ramos, Marco (Hernández, min.62), Kamal, Juanda, Jaime, Dumpierrez, Vianney, Rubiato (Omar, min.59), Cruz (Yeray, min.77), Gonzalez.

Sanse: Garrancho, Ibarbia, Le Normand (Zubimendi, min.61), Ugarte, Arrieta, Lapeña (Sanz, min.74), Olaizola, Calvillo, Sangalli, Saenz (Muguruza, min.65), Jauregi.

Golak: 1-0: Cruz, min.54; 1-1: Jauregi, min.79; 2-1: González, min.82.

Epailea: Catala Ferran. Txartel horia erakutsi die etxeko Rubiato eta Yerayri eta kanpoko Le Normanderi.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!