MADRID CFF 2-1 REAL SOCIEDAD

Merezi gabekoa

Realak Madrid CFF-ren futbol zelaian galdu du 2-1. Ez dute punturik eskuratu, nahiz eta txuri-urdinak markagailuan aurreratu diren eta partida hasieratik bukaerararte menderatu duten.

Neurketa ezinhobeto hasi da kanpokoentzat. 21. minutuan Juanjo Arregirenek denboraldiko lehenengo gola eskuratu dute, penaltiz, Nahikariri esker. Realak jarraitu du partidaren kontrola izaten eta bigarrena egiteko gertu egon dira. Baina atsedenaldirako hamar minutu falta zirenean iritsi da madrildarren gola, Jadek sartu ondoren. Emaitza honekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian, kanpokoak izan dira golaren bila aritu direnak etengabe. Baina saiakera horiek guztiak ezin izan dituzte markagailuan adierazi. Jada azkeneko minutuetan, Madrid CFF-k eskuratu du bigarren gola, eta horrek hiru puntuak eramateko balio izan die. Jade izan da berriz ere golegilea.

Realeko neskek burua altxa eta hurrengo neurketan pentsatu behar dute. Gipuzkoarrek Granadilla jasoko dute Zubietan hurrengo astean, Liga Iberdrolako lehenengo puntuen bila.

Fitxa teknikoa

Madrid CFF: Ulloa, Batlle, Ana Maria, Saray Garcia (Carolina Hernandez, min. 85), Jade, Serrano, Leti (Mascaro, min. 79), Alexandra Lopez, Laura del Rio (Alba Mellado, min. 46), Marta Garcia, Sandy Maendly (Yasmin, min. 58).

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, N. Miralles, Soldevila, B. Beltran, Chini (L. Baños, min. 68), Beristain, Manu (Leyre F., min. 46), Zornoza, N. Eizagirre (Michi, min. 73), Nahikari.

Golak: 0-1: Nahikari (p), min. 21; 1-1: Jade, min. 36; 2-1: Jade, min. 84

Arbitro: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Sandy Maendly eta Letiri.

Juanjo Arregi: “Pena bat izan da”

Juanjo Arregik zera zioen partida bukatu ondoren: “Neurketa menderatu dugu, aukera hoberenak izan ditugu, baina ez dugu zorterik izan. Pena bat izan da. Markagailuan aurreratu ondoren bigarrena eskuratzeko gertu izan gara, baina atezaina bikain aritu da. Jokaldi landu batean iritsi da beraien gola. Bigarren zatia berdintsua izan da. Azkeneko minutuetan gol ikusgarria sartu digute, baina saiatzen jarraituko dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!