REAL SOCIEDAD 1-1 FC INTERNAZIONALE

Merezi gabekoa

Vídeo

Realak dena egin du irabazteko, baina Europako handiek ez dute barkatzen. Laurogei minutu nabarmen egin arren, neurketaren azken txanpan kanpokoak hobeak izan dira, eta txuri-urdinak berdinketa mingots batera kondenatu dituzte. Garaipena eskuan izan dute, baina hau munduko txapelketarik onena da eta dena ondo egin behar da irabazteko.

Bizitza osoa Championsen jokatzen emango balu bezala. Horrela sartu da Reala partidara. Interri goian presioa eginez arnasa hartzen utzi gabe. Bigarren minutura Barrenetxea gola sartzeko zorian egon da, eta laugarrenean, Mikel Oyarzabalen presio ikaragarriaren ondoren, Brais Mendezek Bastonik galdu duen baloia aprobetxatu du Sommer gainditu eta Reale Arena gehiago pizteko. Italiarrak ez dira ia donostiarren areara hurbildu, eta Arnautovicen burukada desbideratu batean izan du lehen zatiko jokaldirik nabarmenena. Atsedenaldira iritsi aurretik Imanolen mutilek berriro bizkortu eta, beti ere goian presioa eginez, gola sartzeko aukera izan dute. Le Normand, buruz, eta Tierney, lapurreta eta luze korri ostean, ez dira abantaila bihurtzetik urrun egon.

Braisen zuzeneko falta baten ondoren, Mikel Oyarzabalek gola izan du buruan, baina ez du asmatu korner baten irteeran bigarren zutoinean errematatu eta gero. Lastima, oso argia izan delako. Argia ere, Merinoren burukada izan da: Takek jarritako kornerra eta baloia langara. Partida gorabehera handirik gabe ari zen igarotzen, baina azken hamar minutuetan Realak bere hondamen fisikoa salatu du eta transalpinoak hazi egin dira Lautaroren bitartez berdintzera iritsi arte. Desbideratutako tiro bat asistentzia ezin hobea izan da azkenean.

Reala hiru izan zitezkeen puntu batekin hasten da. Interrek sari handiegia eraman du bataren eta bestearen merituetarako, baina Europa horrelakoa da. Hala eta guztiz ere, irudi bikaina eta uste osoa talde honek edozeinekin egin dezakeela. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa.

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Tierney (Aihen, min.62), Zubimendi, Merino, Brais Méndez (Pacheco, min.85), Barrene (Cho, min.62), Take (Odriozola, min.72) eta Oyarzabal (kap)(Sadiq, min.72).

FC Internazionale: Sommer, Pavard, De Vrij (Acervi, min.76), Bastoni (Dimarco, min.55, Asllani (Fratessi, min.55), Barella, Mkhitaryan, Dumfries, Augusto, Arnautovic (Thuram, min,55) eta Lautaro (kap).

Golak: 1-0: Brais Méndez, min.4. 1-1: Lautaro, min.87

Epailea: Michel Oliver (Ingalaterra). Txartel horia erakutsi die etxeko Traoré eta Zubeldiari eta kanpoko Asllani, Mikhitaryan eta Fratessiri.

Asistencia: 36.591 espectadores.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!