RC POLO 3-2 REAL SOCIEDAD

Merezi gabekoa

Gure belar hockeyko taldeak 3-2 galdu du gaur eguerdian RC Poloren aurka Bartzelonan gol polemiko batekin azken txanpan. Donostiarrek indartsu ekin diote partidari eta aurrea hartzea lortu dute Laura Garateren bitartez. Katalanek norgehiagoka berdintzea lortu dute handik gutxira, baina txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute eta Lucia Casadok markagailuan aurretik jarri du taldea.

Etxekoek aurrerapausoa eman dute eta markagailuari buelta ematea lortu dute azken minutuetan. Hirugarren eta behin betiko gola jokalari txuri-urdin batek bolaren kolpea jaso ondoren iritsi da, eta horrek joko arriskutsua izan behar zuen, baina epaileek ez dute ezer adierazi. Merezi gabekoa, bai emaitzagatik, baita iritsi den moduagatik ere. Maila honetako talde onenetako baten aurka ondo lehiatuta, nahiz eta esku-hutsik joan. Hurrengo asteburuan Club de Campo hartuko dute, egungo liderra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!