KRONIKA

Merezigabeko porrota Sansek Fuenlabradaren aurka (1-2)

Vídeo
Sansek bat eta bi galdu egin du gaur arratsaldean CF Fuenlabradaren aurka Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Imanol Alguacilenek, gehiago merezi izan dutenek sortutako gol aukera eta erakutsitako nagusitasunaren arabera, ezin izan diote buelta markagailuari bigarren zatian. Txuri-urdinak oso indartsu atera dira. Beraien ohiko jokoarekin, Zubietakoak hainbatetan iritsi dira Ismaelen atera. Muguruza, Merquelanzen erdiraketa baten ondoren, eta Ugarte, falta batean, gertu izan dute gola. Kanpokoen lehen agerraldian, Cristobalek huts eta batekoa lortu du bolea batekin. Etxekoek burua hotz mantendu dute, eta banakoa sartu du Bautistak atsedenaldira iritsi baino lehen. Madrildarrek estutu egin dute bigarren zatiaren lehen minutuetan. Dionik, zorte handiarekin, aurrea eman dio bere taldeari. Fuenlabrada atzean gorde egin da eta espazioak murriztu egin ditu etxekoen erasoak gelditzeko ideiarekin. Paco Candelak bigarren horia ikusi du, bere taldearen lineak gehiago atzeratuaz. Bautistak berdinketa izan du Ismaelek kornerrera desbideratu duen burukada batean. Azken minutuetan, Ugartek ezin izan du ondo errematatu Muguruzaren erdiraketa bat. Zoriak bat zor dio sailkapenak erakusten duen baino joko hobeagoa sortzen duen talde honi. Rayo Majadahonda izango da txuri-urdinen hurrengo arerioa. Fitxa teknikoa:Sanse: Sisniega, Odriozola (Ibarbia, min. 21), Ugarte, Le Normand (Jauregi, min. 86), Kevin Rodrigues, Sanz, Muguruza, Olaizola (Guevara, min. 60), Sangalli, Merquelanz, Bautista. CF Fuenlabrada: Ismael, Ruben Anuarbe, Pavon, San Jose, Fran Garcia, Paco Candela, Ruben Sanz, Borja Sanchez (Abel Molinero, min. 86), Cristobal (Juanma, min. 71), Lobato, Dioni (Carlos Alvarez, min. 71). Golak: 0-1: Cristobal, min. 25; 1-1: Bautista, min. 45; 1-2: Dioni, min. 48. Epailea: Álvarez Borbolla. Txartel horia erakutsi die kanpoko Fran Garcia, San Jose, Ismael eta Carlos Alvarezi. Paco Candela egotzi du 67. minutuan bigarren txartel horia erakutsi eta gero.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!