BILBAO ATHLETIC 1-1 SANSE

Merezitako berdinketa

Vídeo

Sansek puntu bat lortu du Lezaman Bilbao Athleticen aurka bana berdinduta partida parekatu eta lehiatuan.

Berdintasun handia lehen zati honetan. Bizkaitarrek hobeto hasi dute partida pare bat aukera sortuz, Eguiluzek korner baten irteeran buruz eta Adu Aresek Marrerok arazorik gabe harrapatu duen jaurtiketa batekin. Txuri-urdinak luzatuz joan dira minutuek aurrera egin ahala, eta Magunazelaiak, banakako ekintza polit batean, area barruan sartzea lortu du, arriskuarekin, baina jokaldia errematatzen amaitu gabe. Dadie ere saiatu da atsedenaldia baino pixka bat lehenago, areako aurrealdetik egindako erremate baten ostean. Golik ez atsedenaldian.

Bigarren zatiak lehenengoaren ildoari jarraitu dio, eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Lehenengoa etxekoentzat izan da, kanpora joan den Ewanen burukadarekin. Gure filialak ere bi abagune arriskutsu izan ditu: lehenengoan Magunazelaiaren errematea desbiderata joan da apur bat, eta bigarrenean, argiena, Kortajarenaren ezkerkada bat, zutoinean jo duena, Padillak ukitu ondoren. Joan-etorri honetan bizkaitarrek aurrea hartzea lortu dute Gotik area txikian egindako erremateari esker markagailua ireki duen taldeko jokaldi baten ondoren. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute eta, amaierarako bost minutura, Lespinassek ezkerretik egindako erdiraketa bat bere atera desbideratu du Velezek norgehiagoka berdintzeko.

Puntu bat lortu dute gipuzkoarrek Lezaman, filialen arteko derbian. Merezitakoa, zelaian ikusitakoa ikusita. Datorren asteburuan, Zubietan beste filial baten aurka, FC Barcelona B. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Bilbao Athletic: Padilla, Rincón (De Jesús, min. 78), Mendibe (kap.), Eguíluz, Chasco, Rego (Vélez, min. 78), Gere (Cabo, min. 78), Goti, Luis Bilbao, Adu Ares eta Ewan (U. Gómez, min. 67).

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Ezkurdia (Cantero, min. 63), Zoilo, Olasagasti, G. de Zárate, Dadie (Lespinasse, min. 79), Marín (Kortajarena, min. 63), Magunazelaia (Teijeira, min. 89) eta Martón (Agirre, min. 63).

Goles: 1-0: Goti, min. 74; 1-1: Vélez (b.a.), min. 85

Epailea: Pérez Hernández. Txartel horia erakutsi die etxeko Adu Ares, Rincón, Rego eta Luis Bilbaori eta kanpoko Magunazelaia eta Olasagastiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!