REAL SOCIEDAD 3-0 EDF LOGROÑO

Merezitako erroska

Vídeo

Realak garaipena berreskuratu du Zubietan EDF Logroñori hiru eta huts irabazi ondoren. Golak berandu iritsi dira baina pena merezi izan du hainbeste itxaroteak.

Lehenengo neurketa nahiko parekatua izan da, aukera gutxikoa. Txuri-urdinek ez dute espero zuten erritmoa aurkitu markagailuan aurreratzeko. Kanpokoek hainbat abagune izan dituzte kontraerasoetan. Horietako batean gola sartu dute baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi du. Hortik gutxira gipuzkoarrek gertu izan dute gola Nerea Eizagirreren jaurtiketa sendo batekin, baina langan jo du baloiak. Aurrera pauso bate ematea falta zen bigarren zatian.

Eta iritsi da. Kostata baina iritsi da. Itxasok eta Marta Cardonak bi aukera argi izan dituzte baina kanpoko atezainak kornerrera bidali ditu bi jokaldi horiek. Nahikarik sartu du lehenengoa berari egindako penalti bati esker. Nuria Mendozak bigarrena egin du falta jaurtiketa bikain batekin eta, hortik gutxira, Carla Bautistak hirugarrena egin du, oraingoan ere area kanpotik. Garaipen garrantzitsua urtea hasteko, eta gainera golik jasan gabe berriro ere, azkeneko hiru neurketetan bezala.

Hasiera ezinhobea Realarentzat. Gainera, txuri-urdinak zazpigarren postuan kokatzen dira sailkapenean eta hurrengo hastean Malagaren aurka jokatuko dute.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (Etxezarreta, min. 46), N. Mendoza, Maddi, Iraia, Itxaso, Chini (L. Baños, min. 32), M. Cardona, Palacios (S. Olaizola, min. 85), N. Eizagirre (C. Bautista, min. 66), Nahikari.

EDF Logroño: De la Nava, Soruco (Ruiz, min. 46), Tejada, Boho, Banda, Oliveira (Yanguas, min. 76), Rebecca (Santana, min. 61), Falknor, Dorine, Valderas (Luzuriaga, min. 82), Privett.

Golak: 1-0: Nahikari (p.), min. 68; 2-0: N. Mendoza, min. 75; 3-0: C. Bautista, min. 82

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko M. Cardonari eta kanpoko Falknor, Ruiz eta Oliveirari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!