Rayo Vallecano 1 - 2 Real Sociedad

Merezitako garaipena

Vídeo

Realak hiru puntuak eskuratu ditu Rayo Vallecanori bat eta bi irabazita, eta taldeak sentsazio onak berreskuratu ditu.

Partida Rayo nagusi batekin hasi da. Gipuzkoarrek aukera pazientziaz eta akatsik egin gabe itxaron dute. Poliki eta letra onarekin. Etxeko Irisek partidako lehen aukera izan du baloia Quiñonesen langara bidalita, baina txuri-urdinek ez dituzte besoak jaitsi eta euren planarekin jarraitu dute. Nuria Mendozak saiakera egin du hiru zutoinetatik kanpo joan den falta batekin. Lehen abisua. Barbara Latorre gola egiteko zorian izan da, baina bere jaurtiketak huts egin du. Azkenean saria iritsi da: Amaiurrek gola sartu du lehen jaurtiketa zutoinera bidali ostean, baina ez du barkatu aldaratzean. Lehen zatia joan-etorri arriskutsuarekin amaitu da, baina ez da kontrolpetik atera. Atsedenaldira abantailarekin.

Bigarren zatia lehen zatiko joera berarekin hasi da. Etxekoek berdinketa bilatu dute eta Quiñonesen atea inguratzen hasi dira. Natalia Arroyoren neskak borrokan aritu dira eta kontraerasoetan bilatu dute gola, baina ezin izan dute aurkaria gainditu tarte honetan. Vallecasekoek aurrerapausoa eman dute 71. minutuan Isadoraren bitartez berdinduta. Hondoratu beharrean, gipuzkoarrek garaipena bilatu dute, aurkariaren atearen bila etengabe joanez. Sakrifizio hori kontraeraso batean amaitu da, Leire Bañosek ezin hobeto gidatu du baloia eta Nahikari Garciari bidali dio eta aurrelariaren golak garaipena berretsi du. Azken minutuak etengabeko joan-etorrien artean igaro dira, baina donostiarren indarrak emaitzari eusteko balio izan du. Hiru puntuak Donostiara.

Garaipen garrantzitsua Vallecasen eta laugarren postuan kokatu dira txuri-urdinak. Taldeak sentsazio onak erakutsi ditu datorren igandean Atletico Madril etxean hartzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Rayo Vallecano: Larqué, García, Fernández, Iris (Yanara, min.75), Tere (Sladana, min.75), Sheila, Auñón, Sáez, Isadora, Struck, Hidalgo (Zaira, min.80)

Real Sociedad: Quiñones, Iraia (Lucia, min.60), Maddi, Etxezarreta, Nahikari, Itxaso (Maitane, min.46), Bárbara, L. Baños, Amaiur (Eizaguirre, min.69), N. Mendoza, Gema (Cecilia, min.79)

Golak: 0-1: Amaiur, min.29; 1-1: Isadora, min.71; 1-2: Nahikari, min. 85

Epailea: Sara Fernández Ceferino. Txartel horia atera dio kanpoko Itxasori

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!