REAL C 1-0 NAXARA CD

Merezitako garaipena

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 1-0 irabazi dio Naxarari gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik eta abantaila handiagoarekin irabazteko aukerak sortu dituzte. Lehenengoa Guibelaldek izan du, area barruan aldaratze bat aurkitu ondoren, baina errematea oso gutxigatik joan zaio. Minutu batzuk geroago iritsi da gola, Orobengoak egindakoa, ekintza pertsonal bikain batean: barneraldia ezker hegaletik, David gainditu, errekortea egin eta zutoin motzera errematatu du. Gol bikaina. Errioxarren aukera bakarra Sotelok izan du atsedenaldia baino lehentxeago, Villosek eskuinetik egindako erdiraketa baten ostean; aurrelariak gehiegi desbideratu du baloia.

Txuri-urdinen nagusitasunak aldageletatik igaro ondoren jarraitu du. Mariezkurrenaren eskuinkada area aurrealdetik kanpora dena, Pontonesen ezkerkada Toñok kornerrera aldaratu duena, Gorosabelen beste erremate bat bi alditan harrapatu duena atezainak, Olarraren beste jaurtiketa bat desbideratuta joan dena... Aukera asko bigarrena egiteko. Azken jokaldian, ordea, errioxarrek, geldikako jokaldian, bigarren zatiko aukera bakarra izan dute, Beitiak azken momentuan atera duen Ochoaren burukada batekin. Eskerrak. Garaipen garrantzitsua gure bigarren filiala zortzigarren postuan mantentzeko balio duena. Hurrengo asteburuan, Zubietan berriro ere, lehia Utebo laugarren sailkatuaren aurka.

Fitxa teknikoa:

Real C: Fraga, Merino, Beitia, Zubelzu (kap.), Olarra, Lete, Guibelalde (Gorosabel, min. 63), Arruti (Eceizabarrena, min. 63), Pontones (Ramirez, min. 63), Orobengoa (Ropero, min. 79) eta Mariezkurrena.

Naxara CD: Toño Ramirez, David H., Ochoa, Branco, Cordoba, A. Merino (Diego, min. 86), Miguel (kap.), Aitor Lora (I. Flaño, min. 69), Sotelo, M. Perez (Rojo, min. 69) eta Villos (Orodea, min. 79).

Gola: 1-0: Orobengoa, min. 22.

Epailea: Pujol Prat. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabel eta Mariezkurrenari eta kanpoko Villos, Rojo eta David H.-ri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!