REAL SOCIEDAD 1 - 0 FUNDACION ALBACETE

Merezitako garaipena

Vídeo

Nesken taldeak merezitako garaipen bat lortu du gaur goizean Zubietako z7an Fundacion Albaceteren aurka. 1-0 emaitza motz geratu da txuri-urdinek izan dituzten hainbat aukera ikusita, bi baloi langara bidalita eta guzti.

Intentsitate handiarekin irten da Albacete. Hala ere, minutuak aurrera joan diren heinean, gipuzkoarrek partida beren aldera eraman dute kanpokoen presioa gainditurik. Lehena izan du Nahikari Garciak Elena De Tororen aurrean, baina atezainak ekidin du gola. Lehen zatia Nahikariren abagune berri batekin amaitu da. Chini Pizarrok ondo jarri du falta bat eta aurrelariak ezin izan du baloia atera bideratu.

Bigarren zatiaren hasieran aukera garbi bat izan du gaztela-mantxarrek. Epaileak zesioa adierazi du Realaren area barruan, baina atzelariek arriskua urruntzea lortu dute. Txuri-urdinak argitasun handiagoarekin iristen hasi dira Albaceteren atera. Manu Lareo eta Maria Diazek bi jaurtiketa sendoetan izan dute 1-0ekoa, baina langara joan dira erremateak. 82. minutuan iritsi da garaipenaren gola. Leyre Fernandez bizkarra harrapatu die defentsei eta atea zulatzea lortu du hirugarren garaipena jarraian lortzeko.

Reala zazpigarren da 32 punturekin. Hurrengo asteburuan Sporting de Huelvari egingo dio bisita talde gipuzkoarrak.

Fitx teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, N. Sanchez, Soldevila, N. Mendoza, Gaste, Chini, Itxaso (Etxezarreta, min. 84), Beristain (Cirauqui, min. 58), Manu (L. Baños, min. 89), Aintzane (Leyre F., min. 46), Nahikari.

Fundacion Albacete: Elena De Toro, Palo, Yannel, Marisa M., Padilla, Tomo (Andrea, min. 84), Carmen, Alba Redondo (S. Botija, min. 78), Mati, Ali (Maca, min. 58), M. Arranz.

Gola: 1-0: Leyre F., min. 81.

Epailea: Parra Gorriz. Txartel horia erakutsi dio etxeko Manuri.  

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!