REAL SOCIEDAD B 6-1 ATHLETIC CLUB C

Merezitakoa

Bigarren taldeak 6-1 irabazu du Athletic Club C taldearen aurkako derbia gaur arratsaldean Zubietan jokatutako neurketan. 

Reala hobeto atera da zelaira, lehen minututik aukera garbiak izanik eta Matik estreinatu du markagailua hamargarren minutuan. Faltatik ateratako erdiraketa area barruak solte gelditu da eta tolosarrak baliatu du jaurtiketa gurutzatu batekin atezaina gainditzeko. Gutxi behar izan dute bigarrena egiteko, kornerretik ateratako baloia buruz errematatu du Naroak eta atzelariek kanpora bidali duten arren, gola markagailura igo da baloia jada ate barruan baitzegoen. 22. minutuan, bizkaitarrek izandako jokaldi bakarrenetariko batean, gola egitea lortu dute, defentsaren akatsa baliatu eta area ertzetik atezaina gaindituta. Hala ere, horrek ez du galarazi Realak partida menderatzen jarraitzea eta markagailuko aldea handitu dute beste behin. Hirugarrena Naroaren eskutik etorri da berriro, Lazkaokoak lurretik errematatu du area txiki barruan eta laugarrena, Guridiren eskutik iritsi da area ertzetik egindako jaurtiketa baten bitartez.

Aldageletatik igaro ondoren berdinketa nagusitu da zelaian, bi areeratako iritsierekin eta minutu batzuetan inongo aukera garbirik egon ez bada ere, Estradak izugarriko gola egin du 73. minutuan. Donostiakoak baloia berreskuratu du hiru laurdenetatik hurbil, eta atezaina goitik gainditu du ezkerkada bikain batekin. Amaieratik bost minuruta aldiz, erabat erabakita utzi du neurketa Enara Olaetxeak area berruan egindako buru erremate batekin. 

Garaipenarekin elkartu da berriro Reala gaur derbi bikain bat jokatu ondoren. Datorren astean Mallorcara bidaiatuko dute Balears Futbol Club taldearen aurkako norgehiagokarako. 

We are Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: A. Estensoro, Etxebeste (H. Uranga, min. 75), Mati, Solo, Enara L., Maren (Azpirotz, min. 69), Naroa, Guridi (Olaetxea, min. 46), Sarriegi (Estrada, min. 69), Intza eta Ixi (Helene, min, 69).

Athletic Club C: Ziara, Mara, Nagore, Oihana, Irune, Uxue, Ainhize, Garazi, Zuriñe, Malen eta Ane. 

Golak: 1-0: Mati, min. 10; 2-0: Naroa, min. 14; 2-1: Nagore, min. 22; 3-1: Naroa, min. 27; 4-1: Guridi, min. 30; 5-1: Estrada, min. 73; 6-1 Olaetxea, min. 81. 

Epailea: Nerea Rebollo.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!