KRONIKA

Merituzko garaipena Levanteren aurka (2-1)

Vídeo

Emakumezkoen taldeak garaipen handia lortu du Levanteren aurka, Ligan hirugarren postuan kokatuta dagoen eta aurten bakarrik hiru porrot jasan dituen taldea. Gipuzkoarrak aurretik jari dira Nahikari Garciaren golarekin eta, berdinketaren ondoren, Nuria Mendozak bere atean sartuta, behin betiko 2-1ekoa lortu dute lehen zatiko azken minutuetan. Primek bere atean sartu du. 

Ezinhobe hasi da neurketa. Hirugarren minutuan Nahikari Garciak, areaz kanpoko jaurtiketa batekin, lehen gola sartu du txuri-urdinentzat. Hala ere, zoritxarrezko jokaldi batean Nuria Mendozak, aurkariaren erdiraketa bat urrundu nahian, bere atean sartu du eta kanpokoek berdinketa lortu dute. Markagailua orekatua egon arren etxekoak nagusi izaten jarraitu eta arerioa estutu dute. Horrela, ordu erdua igaro ondoren, bigarren gola iritsi da. Manuela Lareoren erdiraketa Primek bere ate barrua urrundu du eta etxekoak aurretik jarri dira berriro ere. 

Bigarren zatian Levante berdinketaren bila joan da, baina Reala sendo ibili da eta azkartasuna bilatu du kontraerasoan garaipena berresteko. Triangulazio oso on baten ostean Nuria Sanchezek gertu izan du hirugarren gola. Ondoren arerioaren aukera garbiena iritsi da, baina langak berdinketa sahiestu du. Donostiarrak markagailua ondo eutsi dute eta beste gol bat sartu dute, baina epaileak bertan behera utzi du Nahikari Garcia jokoz kanpo egoteatik. Kanpokoek azken minutuetan neurketa estutu dute eta oreka bilatu dute. Aldiz, txuri-urdinek sufritzea jakin dute eta ondorioz garaipena berretsi dute. 

Igor San Miguelenak bigarren itzulia hasteko hiru puntuak lortu dituzte eta 17 punturekin jarri dira sailkapenean. Hamabost egunetan Granadilla Egatesaren aurka jokatuko dute. 

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Mariasun Quiñones, Nuria Sánchez, Paola Soldevilla, Nuria Mendoza, Itziar Gastearena, Itxaso Uriarte, Cristina Pizarro, María Díaz (Leire Baños, min.82), Naiara Beristain (Nerea Eizagirre, min.61), Manuela Lareo (Leyre Fernández, min.69), Nahikari García (Aintzane Encinas, min.90).

Levante: Sandra, Lucia, Guti, Prim, Mariajo (Infante, min.90), Maitane, Marín (Adriana, min.71), Alba (Nerea, min.61), Nagore, Charlyn, José.

Golak: 1-0: Nahikari, min.3; 1-1: Mendoza (b.a), min.13; 2-1: Prim (b.a), min.34.

Epailea: Recio Moreno. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!