Sansek denboraldiko irteera zailenetariko bat izango du igande honetan. Imanol Alguacilen taldea Mirandara joango da CD Mirandesen aurka jokatzera, LaLiga1|2|3-tik jaitsi berri den taldea. Txuri-urdinek 0-1 galdu egin zuten azken jardunaldia eta garaipenaren bidera itzuli nahi izango dute Anduvako gotorlekuan.
Sekulako maila erakusten ari da Mirandes denboraldi honetan. Gorriek porrot bakarra jasan dute lehen 15 jardunaldi hauetan eta lau puntuko abantailarekin mantentzen dira lidertzan. Gorka Kijera edo Diego Cerveroren esperientzia duten jokalariak dituzte taldean, Pablo Alfarok zuzenduta, eta igoera dute helburu nagusitzat.
Deialdia bihar ezagutuko da partida aurretik. Sanz, Celorrio eta Garrancho baja medikua dira eta Muguruza santzionatua dago.
Amurrio – Real Sociedad C (larunbata, 16:00)
Amurrio – Real Sociedad C (larunbata, 16:00)
Realeko hirugarren taldeak Basarte zelaia bisitatuko du larunbat arratsaldean Amurrioren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek bolada txarra moztea lortu zuten aurreko jardunaldian Soduperen aurka eta bosgarren sailkapen horretan mantendu nahi izango dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin