Asteburu honetan, Realak etxean jokatuko du berriro Liga F-ko talde handi baten aurka indarrak neurtzeko. Atlético de Madrid izango dute aurkari igandean 16:00etatik aurrera jokatuko den neurketa zirraragarri batean.
Txuri-urdinek dinamika onera itzuli nahi dute, eta horretarako modu hoberik ba al dago aurkari zuzena den talde baten aurka egitea baino? Entrenatzaileak, Sánchez Verak, prentsaurrekoan adierazi duenez, "ez dugu hilabete ona izan, baina hala ere bost puntura baino ez gaude... uneak ondo interpretatu behar ditugu, etxean jokatzen dugu eta jendeak ondo pasa behar du. Gogo guztiarekin joango gara".
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen neskek Real Sporting de Gijónen aurka jokatuko dute larunbat honetan, 16:30etatik aurrera. Donostiarrek hiru garaipen jarraian lortu dituzte, eta helburu argi batekin bidaiatu dute: puntuak batzen jarraitzea eta igoera postuetara hurbiltzea.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin