SARRERAK AGORTU DIRA

Monacora etorriko zara?

Sarrerak agortu dira

Monacon jokatuko dugun Europa Leagueko lehen jardunaldirako sarrerak honela banatu dira:

- 815 sarrera gure bazkideentzat izango dira.
- 110 sarrera Halcon Bidaiaken salduko dira gure babeslearen bidaia pack-aren barruan. Gure bazkideentzat ere izango dira.

Sarrerek 25 euroko prezio bakarra izango dute. Bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat. Inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Sarrerak agortu dira

- Gure webgunearen bidezko 815 sarrerak gaur, hilak 10, eta azaroaren 17an, 12etan, bitartean eskatu beharko dira (lehenago kupoa agortzen ez bada).

- Gehienez 2 sarrera eskatu ahal izango dira formulario bakoitzeko. Eskatzaileak bazkidea izan beharko du, eta bazkidearen ID-a, izena, abizenak, NANa eta telefono-zenbakia sartu beharko ditu.

- Bazkideak partidara lagun batekin joan nahi badu (ez du nahitaez bazkide izan behar), haren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.

- Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira ostegunean, hilak 17, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.

Bi aukera Halcón Bidaiak-ekin

Guztira 110 sarrera bideratu dira Halcon Bidaiak-era, nahiz eta pack hau (joan-etorria, gau baterako edo birako hotela eta sarrera) bidaia eta egonaldia antolatzeko behar adina pertsona lortzearen baldintzapean egongo den.

Gure babesleak gaur bi eskaintza aktibatu ditu. Interesatzen zaizun pack hori Donostiako Askatasunaren Hiribideko sukurtsalean eskuratu ahal izango duzu.

Bazkide bakoitzak bere bazkide txartela aurkeztu beharko du eta gehienez bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu. Halcon Bidaiak-en bi aukerak honako hauek dira:

Joan-etorria autobusez, gau baterako hotela eta sarrera (150 euro + 25 euro)

Hilak 25:

• Irteera autobusez 7:00etan (Donostia-Niza).

• Gau bateko ostatua gela bikoitzean Ibis Nice Centre hotelean*** - Ostatua eta gosaria.

• Arratsaldean estadiora lekualdatzea. Partida amaitzean, hotelera itzulera.

Hilak 26:

• Goizean itzulera Donostiara autobusez.

Joan-etorria autobusez, bi gauerako hotela eta sarrera (215 euro + 25 euro)

Hilak 24:

Irteera autobusez 10:00etan (Donostia-Niza).

Bi gaueko ostatua gela bikoitzean Ibis Nice Centre hotelean*** -Ostatua eta gosaria-.

Hilak 25:

Arratsaldean estadiora lekualdatzea. Partida amaitzean, hotelera itzulera.

Hilak 26:

Goizean itzulera Donostiara autobusez.

Frantziako sarbiderako osasun-araudia

Frantziako Gobernuaren osasun-araudiak ezartzen duenez, gure lurraldetik (alerta horian dagoena) bidaiatzen duen pertsona orok bere 'Pasaporte COVID' a izan beharko du eta herrialde horretako neurriak eta aholkuak bete beharko ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!