BABESLE BERRIA

Montte Realzale Programara gehitzen da

Realzale Programak aliantza estreinatu du. Montte enpresa gure fidelizazio-planean sartu da. Programa honi esker familia txuri urdinak onura handiak lortu ditu hainbat sektoretan. Kasu honetan, gure zaleek ‘Realzale puntuak’ lortuko dituzte, adibidez, bulegorako eta eskolarako altzariak erosiz. 

Montte 1971ean sortu zen, eta familia-jabetza eta tradizio handiko enpresa da. Egoitza Donostian du. Enpresak eta beste gizatalde batzuk hornitzen ditu, betiere zerbitzu integral, lehiakor, dinamiko, eraginkor eta berritzailearen ikuspegitik jardunez.

Hemen duzu zure online dendarako esteka bat 

Zure erosketaren %10a puntuetan bihurtuko da 

Aliantza honi esker, Realzale Programako edozein kidek Montten egiten duen erosketa bakoitzaren %10a puntu bihurtzea lortuko du. Gero, puntu horiek, bazkide izanez gero, adibidez, zure kuota merkeago izateko balioko dute.

* Eskaintzan dauden artikuluen kasuan, %5a lortuko dute. 

Hamaika marka Realzale Programan 

Gustukoa duzun taldearen produktuetan, supermerkatuan erosten duzunean, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erosten duzunean, zure mediku-aseguruan, bidaia bat edo ibilgailu bat erosten duzunean, egunkariko harpidetzan,… eta orain enpresako edo eskolako materialean ere bai.

Hiru urte bete berritan, Realzale Programak bere mugak zabaltzen ditu eta eremu gehiago hartzen du, edozein jarraitzaile txuri urdinari bazkide-kuotan diru gehiago aurrezteko aukera errazteko, bazkidea izanez gero, edo bazkide egin nahi denean deskontatzeko.

Realzale Programak ongi etorria eman dio hamaikagarren fitxaketari. Montte, RS Shop, LG Electronics, Super Amara, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcon Viajes, Vasa, Reale eta IMQ taldeek osatzen duten familia handiari gehitu zaio. Ongi etorri!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!