Gaur egun polita bizi izan da Zubietan. Urteko politenetarikoa. Jokalariek bere ametsa egi bihurtu dute talde txuri-urdinaren instalazioetan. Inork ezin izan du saihestu. Gaur goizean V. #ELKARRION Real Sociedad Saria ospatu da Zubietan, Real Sociedad Fundazioak antolatuta ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) eta CIE Automotiven babesarekin.
Aurtengo sarian Goierri Gorri, Intxaurdi, Ordizia eta Ostadar klub konbenituekparte hartu dute. Jokalarien ilusio eta alaitasunak hesi guztiak hautsi dituzte. Zubietara gerturatu diren guztiek goiz berezia bizi izan dute eta hesiak hausteko gai direla erakutsi dute. Elkarrekin ez dute mugarik, edozer lor dezakete.
Goizeko hamarretan txapelketa honen hirugarren edizioari hasiera eman zaio Zubietako z4 eta z5 zelaietan. Aurreko urtean bezala partidak 4x4 formatuarekin jokatu dira (lehen edizioetan formatua 3x3 izan zen). Jokalari guztiek baldintza eta arau berekin parte hartu dute.
Txapelketa honen bidez, harrobi txuri-urdineko jokalariek aukera izan dute minusbaliotasun intelektuala duten kirolariekin jokatzeko. Honek, dudarik gabe, Realeko harrobiko jokalarien formazio bidea aberastuko du. Esperientzia ahaztezina izan da harrobiko jokalarientzat, asko ikasiko dute esperientzia honekin. Jokalari guztiek ilusio handia erakutsi dute txapelketan zehar eta oso integraturik sentitu dira.
Instalazio txuri-urdinetan jokatu ahal izatea ahaztezina eta berezia izan da. Gainera, esperientzia honek pertsonek mugarik ez dituztela erakutsi du. Zubietan izandako giroa paregabea izan da. Elkarrekin batera indartsuagoak garela berrestu egin da berriro ere. Pertsona ezberdinekin gauza ezberdinak ikas ditzakegu eta garaiezinak bihur gaitezke.
* Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf