Hurrengo igandeko partidatik aurrera, MVP ekimenak,berriz interes berri bat dakar. Ekimen hau partida bakoitzean jokalari txuri urdin onena bozkatzean datza. BM Supermerkatuak, Realzale Programako marketako bat, ekintza honen babesle ofiziala izango da denboraldi honen bukaerara arte. Jardunaldi honetatik aurrera, BM Supermerkatuei esker, hileko zozketaren irabazleak 100 eurotan baloratuta dagoen erosketa orga eramango du baita ere.
Nola bozkatzen dut MVP-a?
Parte hartzeko era berdina izango da. Partida bakoitzaren ostean gure web ofizialean MVP bozketaren orrialdea aktibatuko da. Behin izena emanda, gure webetik edo gure sare sozialetan argitaratuko diren loturetatik zuzenean sartzeko aukera izango duzu. Botoa emateko, bi egun izango dituzu azkeneko partida bukaeraratik.
Pertsona bakoitzak, partida bakoitzean behin bakarrik bozkatu ahal izango du (MVP izendatzeko hiru aukera eskainiko dira partida bakoitzean) eta hilabete horretan botoa emandako partida bakoitzarengatik boto bat zenbatuko da. Hau da, hilabete horretan jokatzen diren partida guztien ostean bozkatzen baduzu, sari bikoitza irabazteko aukera gehiago izango dituzu.
Esteka honetan bozka ezazu partida bakoitzaren ostean: https://www.realsociedad.eus//eu/mvp
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin