REAL SOCIEDAD 3-0 GETAFE CF

Nagusi

Vídeo

Denboraldiko lehena etxean. Realak hiru hiru eta huts irabazi dio Getaferi Reale Arenan jokatutako neurketan. Partida soila eta eraginkorra izan da non txuri-urdinak aurkariak baino gehiago izan diren. Oyarzabal, Merino eta Porturen golek hiru puntu ematen dizkiote donostiarrei.

Talde madrildarraren aurkako partida guztiak oso gogorrak dira. Proposatu egin behar da, baina, aldi berean, atzealdea babestu. Hori egin du Realak hasieratik. Soriaren area bilatu du eta aukerak iristen hasi dira. Merinok baloi bat area barruan izan du eta jaurtiketa eten duen defentsa batean jo du. Ordu erdia baino lehen, Portuk baloia erdiratu eta honek Oliveraren eskuan jo du. Penaltia. Mikel Oyarzabalek, bere ohiko maisutasunarekin, 200. partida ofizialean sartu du Realarekin eta taldea abantailan utzi du atsedenaldian.

Bigarren zatia gehiago berdindu da, Getafek lerroak aurreratu ditu eta Reala sendo agertu da atzealdean. Bigarren gola gertu zegoela zirudien, txuri-urdinen jokaldiek arrisku handia baitzuten. Oyarzabal gola egiteko zorian egon da baina jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Bigarrena baloi geldiko jokaldi batean iritsi da. Oyarzabalek erdiraketa bat jarri du area barruan eta Merinok, bularrarekin kontrolatu ondoren, Soria gainditu du garaipena bideratzeko. Ia hurrengo jokaldian, kontraeraso azkar batean, Portuk hirugarrena sartu du baselina batekin.

Garaipen justua eta sentsazio onekin. Reale Arenan lortutako denboraldiko lehen garaipenak zapore ona utzi du. Orain, Ligako geldialdia pilak kargatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sagnan, min.72), Aritz, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Merino, Silva (Guevara, min.83), Oyarzabal (kap) (Bautista, min.83), Portu (Lopez, min.92) eta Isak (Barrenetxea, min.72).

Getafe CF: David Soria, Damian, Djene (kap), Etxeita, Olivera (Enes Unal, min.80), Maksimovic (Mata, min.61), Arambarri, Nyom, Cucurella, Angel eta Hernandez (Timor, min.61).

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.28. 2-0: Merino, min.79. 3-0: Portu, min.81.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabel, Merino eta Silvari eta kanpoko Damian, Hernandez eta Etxeitari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!