Realeko nesken taldeak porrot latz bat jaso du gaur goizean huts eta bat galdu eta gero Santa Teresaren aurka. Igor San Miguelenek jokoa bereganatu eta aukera garbiak izan dituzte, baina 87. minutuan jaurtitako falta batek saririk gabe utzi du talde txuri-urdina. Lehen zatian kanpokoen atzealdean espazioak bilatu dituzte etxekoek. Santa Teresak izan du partidako lehen aukera Sofia Melchorrek kanpora bota duen jaurtiketa batean. Gipuzkoarren erantzuna segituan iritsi da, Maria Diazen erremateak zutoinean jo du. Bigarren berrogeita bost minutuek dinamika berbera jarraitu dute. Reala baloiaren jabe izaten jarraitu du eta Santa Teresa atzean gordeta mantendu da. Nahikari Garciaren erremateak, Maria Diazen erdiraketak, Manuela Lareoren jaurtiketak, modu guztietan bilatu dute gola, baina gaur ez da iritsi. Azken minutuetan topatu du saria kanpoko taldeak. 87. minutuan lortu du falta jaurtiketa bateri esker garaipenaren gola Nayadet Lopezek.  Txuri-urdinek ezin izan dute punturik lortu gaur eta hurrengo asteburuan, Zubietan berriro ere, Rayo Vallecanoren aurka bilatuko dute lehen garaipena. Fitxa teknikoa:Real Sociedad: Cris, Soldevila (M. Zelaia, min. 80), L. Baños, N. Mendoza, Ramajo, Chini, Itxaso, Cirauqui, Beristain (Leyre F., min. 64), Manu, Nahikari. Santa Teresa CD: Mainguy, Martins, Parralejo, Torre, Neira, Del Puerto, Tomiyama (Lopez, min. 57), Lima, Martin, Garcia (Rubio, min. 80), Melchor (Rodriguez, min. 84). Gola: 0-1: Lopez, min. 87. Epailea: Martinez Garcia. Txartel horia erakutsi dio etxeko Ramajori.
            
            
                Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin