Nicosiarako sarreren eskaera, bihartik aurrera

Bihar 11etan urriak 27an Nicosian jokatuko dugun partidarako sarreren eskaera aktibatuko da. Sarreren eskaera (prezioa: 45 euro) bazkideentzat, akziodunentzat edo RS Fanentzat bakarrik izango da. Formularioa urriaren 17ra arte egongo da eskuragarri.

Eskatzaile bakoitzak bi eserleku erreserbatu ahal izango ditu, eta laguntzailea ez da nahitaez bazkide, akziodun edo RS Fan izan beharko. Inskripzioaren hurrenkeraren arabera esleituko dira. Sarrerak urriaren 18an jasoko dira Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10etatik 20etara.

Reale Arenarako sarrerak eta lagapenak, martxan ere

Klikatu hemen zure sarrera erosteko

Mundialaren aurretik geratzen diren hamabi partida horietatik, sei Reale Arenan jokatuko dira: Villarreal CF (urriak 9), FC Sheriff (urriak 13), RCD Mallorca (urriak 19, data zehazteke), Real Betis (urriak 30), Manchester United (azaroak 3) eta Valencia CF (azaroak 6).

Gogoratu partida horietarako sarreren salmenta eta ligako lau partidetarako klubari karneta lagatzeko aukera martxan daudela. Senideei edo lagunei lagatzea partiduz partida aktibatzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!