Umorea da, zalantzarik gabe, zure arazoak kudeatzeko tresnarik onenetakoa. Hori izan da Zuhaitz Gurrutxaga txapelketaordeko taldeko kide izan zen eta bizitza musikara, antzerkira eta telebistara bideratu zuen harrobi txuri urdineko jokalariaren bizitza leloetako bat. Elgoibartarrak pasio hori aurkitu zuen, baita botak eskegi aurretik ere.
Urteak dira bere gaitasunak, balio aniztasunak eta karismak kulturaren munduaren aurpegi errespetatua bihurtu dutela. Baina dena ez da arrosa bide bat izan “Gurrurentzat”. Futbolari izan zen garaian, alderdi mingotsa ere ezagutu zuen: lehen Mailako futbolaria izatearen presioa. Eta nola konpondu zuen? Bere buruari barre eginez eta arazoak erlatibizatuz.
Horrela sortu zen ezagutzen dugun bakarrizketa dibertigarrienetako bat, FutbolisTok, bere arrakasta handienetako bat. FutbolisTok ikuskizunean, beti umorez, lehen pertsonan sufritu zuen TOC (Nahasmendu Obsesibo-Konpultsiboa) izeneko gaixotasunaz hitz egiten du, eta bere jokalari garaiko pasadizoak eta bizipenak kontatzen ditu, barrez lehertzera eramaten zaituztenak.
Hilaren 13an, ostirala, Keler Espazioan
Real Sociedad Fundazioarekin eta RS Enpresakekin hainbat lankidetza egin ondoren, datorren maiatzaren 13an, ostirala, Keler Espazioan Zuhaitzen bakarrizketarekin gozatuko dugu. “Nork esango zukeen 20 urte geroago Reale Arenara itzuliko nintzela umorista gisa”, aitortu du Real Sociedad TVn.
Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanseren partida baino bi ordu lehenago. Plan aproposa Reale Arenan ostiral horretarako. ‘FutbolisTok’ ikuskizunerako sarrerak eskuragarri daude esteka honetan, eta gure bazkideek eta RS Fanek prezio berezia dute (edukiera mugatua).

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin