FC BARCELONA 1 - 0 REAL SOCIEDAD

Ohorearekin kanporatuak

Vídeo

Realak ezin izan du Erreginaren Koparako finalerdietarako sailkapena lortu bat eta huts galdu eta gero FC Barcelonaren aurka. Txuri-urdinek partida bikaina burutu dute, luzapeneraino eramanda norgehiagoka, baina Barbara Latorreren gol batek 102. minutuan ametsa zapuztu egin du.

Partida jabetza bereganatu duen Barcelona batekin hasi da ideiak argiekin irten den Realaren aurrean. Ordenatuak defentsan eta erasora abiadurarekin irtenda, lehen abaguneak txuri-urdinenak izan dira. Nerea Eizagirreren erdiraketa bat gutxigatik ez du sarera burukatu Manu Lareok. Irteera berri batean, Eizagirreren jaurtiketa kornerrera desbideratu dute. Kataluniarrek arrisku gutxi sortu dute, baina argienean seguru agertu da Mariasun Quiñones.

Dinamika berdina izan da bigarren zatian. Vicky Losadak langara bidali du erremate bat 57. minutuan. Txuri-urdinek ez dute estrategia aldatu eta Nahikari Garciak gola izan du Pañosek, zailtasunekin, urrundu duen jaurtiketan. Markagailua ez da mugitu araudizko denboran eta luzapenera joan da kanporaketa.

Erasora hasi da Reala. Maria Diaz eta Nahikari Garciaren bi eskuinkada izan dira lehen abisua. 102. minutuan iritsi da partidako gol bakarra. Barbara Latorrek Barcelona aurreratu du area barruan egindako jaurtiketa baten ondoren. Gipuzkoarrek ez dituzte besoak jaitsi. Nahikari Garciak urrutitik saiatu da falta jaurtiketa batean, baina Pañosek baloia gelditu du. Partidako azkenean, Nahikariren erremate bat zutoinetik gertu joan da kanpora. Lastima 120 minutuan egindako lanak merezitako saria ez izana. Goazen neskak!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Paños, Marta Torrejon, Miriam (Genma, min. 51), Ruth, Ouahabi, Marta Unzue, Alexia, Vicky Losada (Irene, min. 75), Andressa Alves (Bárbara, min. 51), Jennifer Hermoso, Mariona (Olga García, min. 79).

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Soldevila, N. Mendoza, Gaste, Chini (L. Baños, min. 101), Itxaso, Beristain (Leyre F., min. 64), N. Eizagirre (Etxezarreta, min. 78), Manu (Cirauqui, min. 75), Nahikari.

Gola: 1-0: Barbara, min. 102.

Epailea: Contreras. Txartel horia erakutsi dio Genmari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!