Emakumezkoen taldeak Erreginaren Koparako txartela itxi nahi du asteburu honetan Karla Lekuonan Oiartzunen aurka. Partida igandean jokatuko dute 12:00etan. Athletic Club-en aurka 2-0 lortutako garaipenaren ondoren, txuri-urdinek hiru puntuak eskuratu eta azken bi jardunaldietara helburua lortuta iristea espero dute.
Zerrenda Cris, Mariasun, Iraia, Ramajo, Gaste, N. Sánchez, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Chini, Itxaso, Titay, Cirauqui, Beristain, M. Zelaia, Leyre F., Aintzane eta Nahikarik osatzen dute. Nerea Eizagirre baja da selekzioarekin egoteagatik eta besteak erabaki teknikoagatik.
Oiartzun jaitsierako postutatik gertu dabil FC Barcelonaren aurka galdu ostean. Etxeko taldeak Liga Iberdrolan mantentzeko helburua du eta puntuak eskuratu behar ditu. Bisita zaila izango da txuri-urdinentzat. Partida zuzenean eskainiko du ETB 1-ek.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin