GERNIKA – SANSE (LARUNBATA, 16:00)

Oina altxa gabe

Vídeo

Sanseko gazteek ez dute oina altxa nahi denboraldiko une garrantzitsuenean. Txuri-urdinek Gernikaren aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean Urbieta futbol zelaian (16:00). Bolada ezin hobean iristen dira Zulaikaren mutilak, 10 jardunaldi jarraian porrota ezagutu gabe. Hiru puntuak lortzeak ametsa errealitate bat izatera gerturatuko luke.

Gipuzkoarren indar defentsiboak bere irudi onena erakutsi behar izango du Gernikan. Bizkaitarrek porrot bakarra jasan dute bere etxean 2018an, lehen partidan Sporting de Gijonen aurka (3-5), eta puntu beharrean daude play-offetatik ez aldentzeko. Erronka berri bat, aukera berri bat. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1-en.

SODUPE – REAL C (LARUNBATA, 17:00)

Play-offetako postuak gertutik jarraitzeko ideiarekin joango da gure hirugarren taldea Sodupera larunbat arratsaldean. Seigarren daude kokatuak gure txuri-urdinak 54 punturekin, promoziotik bakarrera, bizkaitarrak taularen erdialdean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!