Realak galdu egin du Liga Iberdrolako azken jaurdunaldian Atletico de Madriden aurka, baina itxura hona emanez. Bat eta hiru, nahiz eta txuri-urdinek bigarren zati bikaina burutu duten.
Aukera askorik sortu gabe baina eraginkorrak izanez, kanpokoek bideratuta utzi dute neurketa lehenengo zatian. Estherrek bi gol egin dute eta lehenengoa ordu laurdena bete denean iritsi da. Txuri-urdinek saiatzen jarraitu dute kontraerasoetan, Nerea eta Nahikariren eskutik, baina ez da berdinketa iritsi. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldian, Estherrek, ezker hegaleko jokaldi baten ondoren, bigarrena sartu du.
Bigarren zatia desberdina izan da. Txuri-urdinek arrisku handia sortu dute, batez ere lehenengo minutuetan. Bea Beltranek, are kanpoko jaurtiketa batekin, emaitza murriztu du. Gol bikaina. Baina Gonzalo Arconadaren neskek gehiago nahi zuten eta oso gertu izan dute berdinketa Iraiaren burukada batekin korner jokaldi batean. Reala hobeto zegoenenean, kanpokoen hirugarren gola. Estherrek berriro ere. Madrildarrek, gainera, laugarrena egiteko aukerak izan dituzte azkeneko minutuetan.
Porrota baina horrek ez du gure emakumezkoen taldearen denboraldia lausotzen. Historiako onena. Eta oraindik finala geratzen da. Larunbatean, Erreginaren Koparen bila. Aurrera neskak!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Quiñones, Iraia, N. Mendoza, Maddi, Etxezarreta, L. Baños, Itxaso (B. Beltran, min. 28), S. Olaizola (Lasa, min. 72), Manu, N. Eizagirre (Izarne, min. 83), Nahikari (Ramajo, min. 57).
Atletico de Madrid: Lola, Kenti (Viola, min. 83), Laia, Kaci (Hermoso, min. 66), Sosa, Ludmila (O. GarcIa, min. 81), Esther, Amanda, Menayo (Falcon, min. 46), Mesi, Aissa.
Golak: 0-1: Esther, min. 14; 0-2: Esther, min. 46; 1-2: B. Beltrán, min. 57; 1-3: Esther, min. 67
Epailea: Frias Acedo. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin