Onenak zarete

Vídeo

Sentimendu txuri-urdina guztiaren gainetik dago. Gure taldearekiko maitasuna belaunaldiz belaunaldi helarazten da Gipuzkoako etxe bakoitzean. Sentimendu horri esker astebururo ilusioz hartzen duzu partida bakoitza. Igandero zoaz Reale Arenara, etxera itzultzen zaren ordua zein den axola gehiegi eman gabe. Ez zaizu inporta hurrengo goizean goiz lanera joan behar izatea. Bizirik sentiarazten zaituen sentimendu hori, Molinonen, Romaredan, Karmenetan eta  Cartujan zoriontsu egin zintuena, eta zoriontasun txuri-urdin egunak berriz bizitzearekin amets eginarazten dizuna. Hori da. Hori gara. 

Dena ematen diozu taldeari, onetan eta txarretan. Beti hor zaude, ez duzu hutsik egiten. Taldea txalotzen duzu garaipenetan, baina batez ere porrotetan, nahiz eta azkenaldian, horiek, oso gutxi izan. Talde honi esker zorion une ugari bizitzen ari gara urte hauetan. Ligako eta Txapeldunen Ligako erakustaldiekin, amets egiteko eskubidea dugu. Lagun talde izugarri honek txaloak jasotzen ditu, baina txalo zaparradarik handiena zuretzat da. Beti hor egoteagatik, animatzeagatik, elkar ulertzeagatik, elkar maitatzeagatik eta egiten dugunaz eta garenaz harro sentitzeagatik. 

 Eskerrik asko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!