Errege Magoek ez zituzten soilik hiru puntu baliotsu utzi Reale Arenan. Garaiz iritsi ziren ere Realeko hainbat bazkide zoriontsu egiteko. Izan ere, egiten diren ohiko leialtze-ekintzez aparte, hau da, klasiko bihurtu den Txurdinekin erronka penalti-puntutik, oraingoan beste bi ekintza egin ziren
Alde batetik, partida hasi aurretik, Norak eta Aitorrek euren bizikletak jaso zituzten IBK Bikek babestutako marrazki-lehiaketa irabazteagatik. Atsedenaldian, bestalde, 700 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Realzale App-aren bitartez harmailen arteko auto lasterketan. Realaren garipenarekin, arratsalde biribila izan zen.
Doako txartelaren irabazlea: Martin Maiz.
'Reale Arena Sari Nagusia' jokoaren irabazleak: Maialen Rodriguez (sinatutako kamiseta) eta Haritz Pariente (Tunnel esperientzia).
Marrazki lehiaketaren irabazleak: Nora Alustiza eta Aitor Gonzalo.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin