Realeko emakumezkoen taldeak bi emaitza bikain eskuratu ditu Liga Iberdrolako talde nagusien aurka, Atletico de Madrid eta FC Barcelona. Gonzalo Arconadarenek bi berdinketa lortu dituzte, baina hiru puntuak lortzea dute helburu Madrid CFF-en aurka igande honetan Zubietan (12:00). Taldeak dakarren dinamika onak jarraipena behar du sailkapenean postuak igotzen jarraitu eta Erreginaren Kopako helburua gerturatzeko.
Madrid CFF-k denboraldi bikaina osatzen ari da bere lehen urtean maila gorenean. Madrildarrak zazpigarren sailkatuak dira 25 punturekin eta lau garaipen eskuratuta azken bost neurketetan. Partida zuzenean emango du ETB 1-ek.
Zerrenda ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, L. Baños, B. Beltran, Chini, Etxezarreta, Itxaso, Titay, Beristain, Zornoza, Leyre F., Michi eta Nahikari. Manu Lareo baja medikoa da eta Nerea Eizagirre Euskal Selekzioarekin dago.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin