Beñat Turrientesek ondo hasi du denboraldia. Gure zaleek abuztuko jokalaririk onena izendatu dute. Datorren ostegunean, irailak 12, gure txapeldun olinpikoak denboraldiko lehen MVP saria jasoko du gure babeslea den BM Supermerkatuen eskutik.
Ekitaldia ostegunean egingo da Pagolako BM Supermerkatuetan, Aiete auzoan. 18etatik 19etara ‘Turri’k autografoak sinatuko ditu eta gertutik ezagutu nahi duten realzale guztiekin argazkiak aterako ditu. Joxerra Barandiaran Ordiziako bazkideak ere bere oparia jasoko du.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin